hemen behean irakurgai duzuen artikulua duela 17 urteko da, 1993koa. Bertan idazleak teknologia berriei buruz duen iritzia eta planteatzen dituen galderak aurki ditzakegu.
OSO INTERESGARRIA:
Ondoren testuko zati batzuk aipatu nahi ditugu:
"Eredu teknologikoaren integrazioak hezkuntza-prozesuan kritika asko izan du. Hauetan zorrotzenek, horrelako tekniken balio pedagogikoa zalantzan jartzen dute, eta irakasleak desagertzea gero eta hurbilago ikusten dute"
"Behar bada irakasleak bere buruari galdetzen dion lehen gauza hauxe izan daiteke: informatika ikasi behar al dut?
Dudarik gabe etorkizun hurbilean lanbide gehienak erabat informatizatuak egongo baitira. Beraz, normala dirudi informatikako oinarrizko kontzeptuak ezagutzeak ingurunea ulertzeko lagungarri izango zaigula pentsatzea. Soziologo futurista askoren iritziz, gaur egungo gizartea bi zatitan banatzen den bezala (irakurtzen dakitenak eta alfabetatu gabeak) 2000. urtean, banaketa honakoa izango da: informatika erabiltzen dutenak eta jakintza hau ez dutenak."
Ikusi dezakegu, lehenengo zatia oraindik ere planteatzen den galdera batena dela. Irakasleak desagertzeko zorian daude...duela 17 urte orain pentsatzen dugun berdina pentsatzen bazuten eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatuta dauden irakasle "proiektu" guztiak ikusiz oraindik ere irakasleen beharra eta irakasle izateko nahia ere dagoela iruditzen zaigu.
Bestetik, eta bigarren zatiari erreferentzia eginez, ez dut uste gaur egun informatika erabiltzen dakitenen eta jakintza hau ez dutenen artean hainbesteko desberdintasuna dagoenik. Testuak 2000. urtean banaketa hau gertatuko zela aurreratzen zuen. Gaur egun dagoen egoera ikusita ez dut uste banaketa hau hain garbia denik. Izan ere, badaude nire ustez gizartean talde banaketa argiagoak: arraza desberdinengatik, ideologia politikoengatik....
miércoles, 24 de noviembre de 2010
Blog bat sortzen...
Oraingo honetan ikasgai honetan hainbeste landu dugun herramienta bat sortzeko behar diren pausoak azalduko dizkizuegu bideo batean.
Hainbeste alditan erabili dugun BLOG-a nola sortzen azaltzen digu bideo honek, pausu errezetan.
Ez galdu pistarik eta ikasi zuen txokoa nola sor dezakezuen.
Hainbeste alditan erabili dugun BLOG-a nola sortzen azaltzen digu bideo honek, pausu errezetan.
Ez galdu pistarik eta ikasi zuen txokoa nola sor dezakezuen.
Nola egingo genuke ogia?
Hurrengo bideo honetan edozeinek bere etxean ogia egiteko metodo errazak azaltzen dizkizuegu...
Saiatu zaitez zure ogia egiten! Baina ez ezazu sukaldea erre!!!
Bideo honetan ogia egiten irakasten du. Honek posibilitateak ematen ditu etxean laguntzeko ogia egiterako orduan, edota nork daki, etorkizunean okin izan nahi duen norbaiten grina piz dezake.
Aspektu hezitzaileak diten bideoa da eta aldi berean eskulan bitartez ikasten da, beraz egiten ikasten da. Egiten ikasteak askotan jakinmina pizten du eta garrantzitsua da.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)