jueves, 23 de diciembre de 2010

Sekuentzia digitala




BEHARREZKO MATERIALA: Platerak, sardeskak, labanak, goilarak, goilaratxoak, zapiak, edalontziak eta mahaia.

BALIABIDEAK: Ordenagailua eta webcama(livestream programa)

HELBURUAK: Mahaia jartzeko ohitura hartzea. Mahia egoki jartzen ikastea. Etxean laguntzen ikastea.

GAITASUNAK: Mahaia berak bakarrik egoki jartzen jakitea.

PAUSUAK:
1. Plater azalak jarri.
2. Gainean plater sakonak jarri.
3. Goilarak eskubian eta ez oso gertu jarri, alboan labanarentzat tokia uzteko.
4. Labana jarri, goilara eta plateraren artean.
5. Sardeska jarri ezkeraldean.
6. Goilaratxoa jarri plateraren goiko partearen azpian.
7. Edalontzia jarri plateraren parean.
8. Zapia jarri bai plater gainean nahiz edalontzian edota mahai gainean.

EBALUAZIOA:
Ondo kokatu ditu platerak?                   Bai/Ez/Gutxi gora-behera
Ondo kokatu ditu kubiertoak?               Bai/Ez/Gutxi gora-behera
Ongi kokatu ditu edalontziak?                Bai/Ez/Gutxi gora-behera
Ongi kokatu ditu eskuzapiak?                Bai/Ez/Gutxi gora-behera
Mahaizapia jarri du?                                          Bai/Ez
Ordena logiko bat jarritu du?                 Bai/Ez/Gutxi gora-behera
Gurasoei laguntzen die mahaia jartzen?             Bai/Ez

Picasa



Picasa google-ek eskaintzen duen bitartekari bat da eta bertan argazkiak elkarbanatu eta aukera dago. Ematen dituen aukeren artean argazkiak blogean txertatzeko aukera dago. Bitartekari honek helburu ezberdinak izan ditzake, hala nola, landutako argazkiak elkarbanatzea beraiek edukitzeko edota etxean erakutsi eta erabiltzea. Bitartekari honen bidez, argazkiak elkarbanatzen eta editatzen ikasiko dute haurrek. Picasari esker, zure klasean ez duzu albumik sortu beharko eta honela haurrak teknologia berriekin ohitzen joan eta gainera materiala aurrezteko modu bikain bat dela esan genezake, erosotasunari kalterik egin gabe.

Honi esker, gure blogean, futbol taldeei buruzko argazkiak txertatzeko aukera izan dugu.
Posted by Picasa


Watch live streaming video from trikibirikiki at livestream.com

SIMPSONEN PUZZLEA



Jigsaw programa, puzleak egiteko programa da eta honi esker, irudiak zatikatzeko aukera dugu ondoren puzleak osatzeako. Honela, haurrek, espazioaren jabetzea landuko dute, izan ere, puzzleko pieza bakoitza ikustean non kokatzen den jakin beharko dutelako. Gainera, aukeratzen dugun irudiaren arabera, irudi horri buruzko informazioa eta interesa sortuko dizkiogu ikasleari. Arrazoi hauengatik uste dugu, programa erabilgarria dela hezkuntza arloan.

EUSKAL HERRIA EZAGUTU DEZAGUN!!!

Conoce más sobre este proyecto



Scratcha joko baten bitartez hezitzeko erabil daiteken programa bat da.

Gure kasuan, guk sortutako scratcharen bidez Euskal Herriko aspektu kultural edota geografiko ezberdinak lantzen dira. Jolas baten bitartez Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bidaiatzen dugu eta txoko horiei buruzko galderak daude. Honen bidez gure herrialdea hobeto ezagutzeko balio izango digu.

Lan hauek zailtasunaren arabera adin ezberdinekoentzat zuzendua egon daiteke. Gure lana 5-6 mailakoentzat zuzenduta egongo litzateke, galdera batzuk apur bat konplexuak direlako.

Scratcharen abantaila nagusia animazioa da. Ikasleak jolasten ikasten laguntzen du eta gainera modu dibertigarri batean. Hau ikasleentzat pizgarri bat izango litzatekela pentsatzen dugu.

Watch live streaming video from trikibirikiki at livestream.com

miércoles, 22 de diciembre de 2010

SKATE-ari buruzko mindomoa

00'>



Mindomoa mapa kontzepualak sortzeko programa bat da.

Guk skateari buruzko mindomo bat sortu dugu, bertan skateari buruzko bitxikieriak ikasi eta erabilera ezberdinak azaldu ditugu. Horretarako argazkiak, testuak zein bideoak erabili ditugu.

Mindomo hau edozein adinerako balioko du, informazio orokorra jorratu dugulako. Skatearen inguruan interesatuta dauden orori balio izango dio.

Mindomoaren abantailak argiak dira. Testu liburuetako eskemen ordez, eskema interaktiboa da eta honek haurren arreta errazago bereganatuko du, batez ere bideoak eta argazkiak erabiliz, honek dinamismo gehiago emanez.
Mindomoa oso aproposa izan daiteke aurkezpen bat egiteko gidoi bezala.

Watch live streaming video from trikibirikiki at livestream.com

domingo, 19 de diciembre de 2010

Paradigma hezitzaileak aldatzen

Ken Robinsonen bideo hau oso interesgarria iruditu zaigu. Landerrek monitore kurtsoan ikusi zuen eta oso interesgarria iruditu zitzaion. Gaur egungo heziketa nola, zergatik eta zertarako bideratua dagoen azaltzen du, honek dakarren ondorioekin. Gaur egungo heziketa sistemaren kritika da eta bideo honek norberaren espiritu kritikoa pizteko baliagarria da, baita arazo honen aurrean informazio gehiago edukitzeko ere baliagarria iruditu zaigu. Disfruta ezazue.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

ASMAKIZUNA



Hona hemen erantzuna:





Vokia "avatar" bat sortzeko programa bat da. Irakasle funtzioa bete dezakeen avatar bat alegia. Umeentzat oso erakargarria izango litzateke bere betiko irakaslearen ordez ordenagailutik datorren norbaitek hitzegitea. Hizkuntza eta komunikazioa lantzen ditu modu teknologiko baten bitartez.

Guk sortutako vokian asmakizun bat landu dugu eta lehen hezkuntzako hirugarren ziklorako zuzendua dago.

Vokiaren abantail nagusia komunikazioa era dibertigarri batean egin daitekela da , hau umeentzat erakargarria izango delarik.

Watch live streaming video from trikibirikiki at livestream.com

KOMIKIA





HELBURU HEZITZAILEAK: Euskal Herriko probintzia eta hiriburuak

LANDUTAKO GAITASUNAK: Ikasleek hiriburu eta probinitziak komiko baten bidez ikasiko dituzte, irudi eta elkarrizketak begiratuz. Komikiak erakargarritasuna pizten die umeeri irakasleak esandakoa teorikoki ikastearen alboan.

NORI ZUZENDUA: Komiki hau Lehen Hezkuntzako bigarren zikloari zuzendua dago.

ABANTAILAK: Edukiak jasotzeko beste metodo bat da, dibertigarriagoa eta erakargarriagoa. Gainera modu praktikoan planteatuta daue, honek beren jakinmiña errazago piztuko du.


Watch live streaming video from trikibirikiki at livestream.com